XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), berak egin eban bizidun orrein moltzoetan jartzea edo katalogatzea eta gaiñera, zientzi-bidez gauzak egokitzeko bizidun bakoitxari bere izena jarri eutson.

Bereak dira latiñez irakurten doguzan izen bereziak.

Linneo'k bizidunen zerrenda orretan ume basatiak be ipiñi ebazan eta onei ezarri eutsen izena homo ferus, pizti-gizona, izan zan eta zazpi kasu agertzen dauz 1758. urtean argitaratua dan Systema Naturae bere liburuan.

Zazpi kasu orreik berak ez ebazan ezagutzen entzutez baiño.

Beste izen batzuk.

Ez da Linneo'k ezarritako izen ori pizti-aurrai ezarten jaken izen bakarra.

Ona emen entzuten diran beste izen batzuk: Oian-umeak, Anker-umeak eta zein piztiren antza artu daben jakiñik ezarritako beste izen oneek: tximiño-umeak, gazela-umeak, otso-umeak, txarri-umeak eta abar....

Kasuak
Aveyron'go Biktor.

Au amaika urtekoa zala aurkitu eben Frantzian.

Ez ekian berbetan, eta gizartetik aldenduta bizi izatea lortu eban aurra edo umea da.

Bakarrik naiz abere-artean igaro zan aurkitu-arteko bere bizitzea.

Hauser'tar Gaspar.

Ume onen kasua oso berezia da.

Txikia zala gela illun batera sartu eben eta antxe bizi izan zan, kanpotik janariak emonda, urteetan.

Markos.

Au gugandik urragoko aurra da, Andaluzia'koa, eta aurreko kasu bien bitartean aurkitzen da.

Ume au bost urte bete ebazenetik aurrera basoan bizi izan zan eta auntzakaz egiten eban bere bizitza ori.

Egoera orretan igaro ebazan amasei urte bete arteko bere egunak.

Ain txikia izan arren, auntzen zaintzaille izan zan asieratik.

Onek urte bakoitxaren barruan ordu batzutan izaten eban gizonakaz artu-emonetara sartzeko aukerea eta ikustaldi orrietan janari batzuk be eroaten eutsoezan.

URTARRILLA-EPAILLA 1987.